Выпуск

Cesar Ortuzar: "Final erdietan ez dagoz lau bikote onenak"

Jokoan · 24 февраля 2026 г.

Eskuz binakako txapelketa bere txanpa erabagigarrenean sartu da. Finalerdiak astegoien honetan hasiko dira. Laso eta Albisu bikoteak lehen postua lortu eban kanporaketako ligaxkan, 14 partidutik 13 irabazita. Bigarrenak, eta beraz, sailkapena zuzenean lortu daben beste bikotea, Elordi eta Zabaleta izan dira. Mallabiarra, barriro be, finalerdietako ligaxkan izango dogu. Beste sailkatu biak, Altuna - Ezkurdia eta Jaka - Iztueta bikoteeek, play-off ak jokatu behar izan dabez. Gaurko tertulian, play-off ak aztertzeaz gain, datozen finalerdien inguruan be berba egin dogu Imanol Magrok (Berriako kazetaria), Cesar Ortuzarrek (Deiako kazetaria), Ramon Basalduak eta Beñat Igarzak.

Страница выпуска