Выпуск
Imanol Magro: "Ezustekoa da Altuna eta Ezkurdia finalean egotea"
Jokoan · 10 марта 2026 г.
Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia dira Binakako Txapelketako lehen bikote finalista . Domekan Ogeta frontoian Laso eta Albisuri irabazi eutsien, txapelketako bikote onenari eta faboritoei. Altuna eta Ezkurdiak osatutako bikotea txapelketako momenturik onenean da, azken sei partiduak jarraian irabazita. Laso eta Albisu , barriz, txapelketako momenturik garrantzitsuenean beherakadea emon dabe. Halanda be, bikote honek datorren astegoienean hil ala biziko partidua izango dabe Elordi eta Zabaletaren kontra . Irabazten dauan bikoteak, Altuna eta Ezkurdiaren kontra jokatuko dabe finala datorren hilaren 29an. Imanol Magro (Berria), Cesar Ortuzar (Deia), Ramon Basaldua eta Beñat Igarza izan dira gaurko tertuliako protagonistak.