Выпуск

Bermeon goi-mailako zesta-puntariak izango dira Arrain Azokaren astegoienean

Jokoan · 22 мая 2026 г.

Astegoien honetan hainbat jarduera eta ekimen izango dira Bermeon , Arrain Azoka dala eta. Urtero lez, kirola ez da faltako eta esku-pelota partiduaz aparte, zesta-punta be protagonista izango da. Itsasoko sareetatik frontoiko sareetara lelopean, Tuna Jai Alai Cup txapelketa jokatuko da domekan. Arrantza kultura gaz eta bereziki Bermeoko Arrain Azokagaz lotura estua daukan txapelketa da, eta horregaitik Bermeoko enpresek protagonismoa izango dabe frontoian . Ez ohikoa dan kiniela modalidadea n jokatuko dabe bost bikotek, eta bikote bakotxa Bermeoko enpresa baten ordezkari izango da, hau da, bikoteek enpresen izena eroango dabe.  Hormaetxea k eta Salegi k Arroyabe, Aaron eta Elkoro k Alakrana, Astelarra k eta Bereau k Cusumano, Javier rek eta Peru k Serrats, eta Cosme k eta Uranga k Royo enpresa ordezkatuko dabe. Hori 12:40ean hasiko dan final handiari jagokonez, baina jaialdia 12:00etan hasiko da Bermeo eta Noain herrietako pelota eskolen arteko partiduagaz. Bermeoko Iruskieta k eta Markinako Orhi k Noaingo Ontoria eta Sarasate ren kontra jokatuko dabe. Gaur Jokoan irratsaioan Mikel Iruskieta gaz berba egiteko aukera izan dogu eta berak kontau deusku zelako jaialdia biziko dan Artza frontoian.

Страница выпуска