Выпуск
'Tomatera'-k Eusko Label Ligara igoteko playoffa jokatuko dau ezustekorik egon ezean
Jokoan · 19 августа 2026 г. · 8 с
Deustura osterea egin dogu asteon Jokoan irratsaioan. Izan be, Tomatera ontzia KAE-1 ligako liderra da , estropada biren faltan. Beraz, oso bideratuta dauka Eusko Label Ligara igoteko playoffa jokatzeko txartela traineru bizkaitarrak. Horren harira, Aitor Altzibar, Deustu Arraun Taldeko entrenatzaileagaz berba egiteko aukerea izan dogu . Altzibar oso pozik agertu jaku orain arte lortutako emaitzekaz eta autortu deusku ez ebala espero hain goian egotea denporaldi hasieran. Izan be, Deustuk 159 puntu eskuratu ditu dagoeneko aurtengo denporaldian . Halanda be, lehia oso estua dauka Zarauzko Enbata gaz. Zarautzek 157 puntu ditu , Deustuk baino puntu bi gitxiago bakarrik. Pasa dan zapatuko estropadan, bigarren amaitu eban Deustuk Castro-Urdialesen , Zarautzen atzetik 11 segundora. Datorren astegoienari begira, Zarautzen izango da KAE-1 liga zapatuan eta Bilbon hurrengo egunean . Esan dogun lez, KAE-1 ligara igoteko playoffa jokatuko dau Deustu Arraun Taldeak, ezusteko erraldoirik egon ezean. Litekeena da Zarautz eta Cabo egotea aurkarien artean . Beste plaza biak argitzeke dagoz. Eusko Label Ligan Ares eta Chapela azken postua ekidin eta playoffa jokatzeko burrukan murgilduta dagoz . Azken plazari jagokonez, puntu bakarreko aldea dago Tiran eta Samertolameuren artean Galiziako ligan Tiranen alde . Beraz, oso fin ibili beharko da traineru bizkaitarra datorren denporaldian arraunaren elitearen parte izateko: "Beste pausu bat emon behar dogu igoteko aukerak izateko" .